Gaur Piperpolisen Xabi Sansebastian musikariaren bigarren diskoa, “Ospela”, entzun eta ezagutu dugu berarekin batera. Pasadan astean bueltatu ziren Euskal Herriko agertokietara, Oreka Tx, Nomadak Tx proiektuaren azken txanpa. 2003an hasitako bidaian jasotakoa Euskal Herrian erakusteari ekin diote. Diskoa, pelikula eta dvda plazaratu ostean Oreka Tx-koek Nomadak Tx bira hasi berri […]

Atzo gure kioskoetan agertu zena “Hiru handiak: Aizkorri, Anboto eta Gorbeia lotzeko zeharkaldia” gai nagusia duena. Norakoek hiru horiek jarraian egin ordez, lau etapatan egitea proposatzen digute, Hektor Ortega Norako erredakzio-buruak kontatu digunez. Horrekin batera, “Euskara bidaide” atalean Markina markako herria eta “Zenbaki ta lurrean”, aldiz, Hamar armarri baleadun artikuluak […]

Pasa den astean Barack Obama presidentearen gobernuak aurtengo aurrekontuak aurkeztu zituen, oraindik Legebiltzarraren eta Senatuaren onespena behar dutenak. Iazkoekin alderatuz, asko igo da diru kopurua eta gastuak berbideratu nahi ditu Obamak, Luis Guridik esan digunez. Horrek defizita handia sortuko du eta ez da erraza izango nahikoa diru ateratzea. Bestetik, BBVAk […]

Otsailari dagokion 89.zenbaki honetan ohiko atalak agertzen dira: Monografikoa (denda txikiei dedikatua), Gurera etorriak (Tatiana Andreeva), Inkesta (lehendakarigaiak eta mozorroak), Deustuko historia (deustuarren bekatuak 18. mendean)… Horietaz gain, elkarrizketa batzuk egin dituzte, Ramon Bustamanteri edo Alvaro Cuartango margolariari. Datorren astean Korrika Kulturalen barruan estrainatuko duten “Atxikistan, Kanpanolue martxan” antzeslana, Done […]

Urte zaharra baino egun batzuk lehenago Ugandan utzi genuen Mikel Arredondoren bidaia: azken bi hiletan, Uganda, Rwanda, Burundi, Tanzania, Malawi, Mozanbike, Swaziland eta Hegoafrika zeharkatu ditu. Jendearekin izan dituen harremanak, garraio publikoa, planak eta aldaketak, ezustekoak, eguneroko lanak, hizkuntzak, sentsazioak.. eta gehiago kontatu dizkigu gaurkoan. Mikelek Afrikan jarraitzea erabaki du […]

Txilen azken urte biak eman ditu Ainarak hango Unibertsitateetan euskal kultura eta hizkuntzari buruzko eskolak ematen, Santiagon eta Valparaison. Lehenago beste urte pare batez Buenos Airesen bizi izan da Txileko euskal jatorriko jendearen gaineko doktore-tesia egiteko lanean. Jende horrek euskaltasuna nola irudikatzen duten aztertzen du, eta artxibategietan eta norbanakoekiko elkarrizketetan […]

Jakina da datorren igandeko hauteskundeetan EAEko hiritar askok ezin izango dutela bozkatu, ezta aukeratua izan ere. Horien artean,  etorkinen eskubideak izan ditu aztergai Xabier Aierdik gaurkoan: azken kalkuluen arabera 135.000 etorkin daude erroldatuta EAEn eta horietariko askok ezin izango dute bozkatu. Europan egun indarrean dagoen legedia antzekoa dela esateaz gain, […]