Asteburu “antolatuta” izan dute larrabetzuarrek. Larunbatean, herriko hamasei baserrik erakusketa egin zuten, non indabak, txakolina edo sagardoa protagonistak izan ziren. Iluntzean, aldiz, bertso-poteoa burutu zuten herriko tabernetan zehar, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra eta Julio Sotorekin: Gaztetxean bukatu zuten festa. Eta igandean Eskolaren lehen Mendi-irteera egin zuten gazteenek, Larrabetzuko inguruak ezagurtzeko: Txori Herriko herri horretan ideiak (eta praktikak) ez dira falta.
Next Post
PIPERPOLIS: Zea Mays eta Zaldieroa
al. Urr 18 , 2010
Piperpolisera aste honetan Zea Mays taldeko Piti, Aiora eta Ruben etorri dira. Haiekin batera Errekaldeko laukotearen lan berria ezagutu dugu. “Era” izena dauka disko berri honek eta berarekin musika sortu, entzun, bizitzeko eta sentitzeko erak pila dira erakusten dute. Diskoa ez da dendatan salgai egongo eta eskaintzen ari diren kontzertu […]
Honekin lotuak
-
2020/11/15
Gazteolako gazteen saio berezia
