..66. saioa! Haragizkoa izeneko lan erotikoa ezagutzeko aukera;Bilbo Hiria Irratira etorri diren Omar Nabarro eta Rafa Ruedak errezitatu eta kantatu egiten dituzte “Haragizko amoreak” (Omar Nabarro, Susa 2009) liburutik hartutako zenbait poema; Joseba Barrenetxea argazkilari mundakarra ere partaide dugu lan multidiziplinar honetan.Letrak&Musika! Ondo berotu! Arg: Joseba Barrenetxea(Omar Nabarro) DESKARGATU!!!
Eguna: 2010-12-02
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bilbon Euskalgintzan diharduten zenbait taldek ospakizun berezia egingo dute Plaza Barrian eta Zazpi kaleetan, bigarrenez aurten. AEK-ko kide den Tito Serranok, egunaren zentzua eta “euskara jantzi eta erabili” lelopean antolatu diren ekitaldiak aipatu dizkigu. Gogoratu: abenduaren 3an, ostiralean, eta 17,00etatik aurrera Bilboko plaza Berrian […]
Xabier Aierdi, EHUko irakasle eta soziologoarekin solastatu gara igandean Katalunian izan hauteskundeei buruz. Emaitzak, beraien zergatiak eta arrazoi posibleak, egoera berria,partaidetza, igorritako mezuak… Eskaini dizkiogun minutuetan ezer gutxi gehiago azter liteke. Bere betiko mintzo fresko eta kritikoaren plazaratu da, gaurkoan ere bai, Xabier Aierdi. DESKARGATU HEMEN!!!
Durangoko lehen finalaurrearen ondoren, Zornotzakoa jokatu zen iragan domekan.Saio honen gaineko azterketatxoa egin digu Jabi Lauzurika lankideak; tartean bertsolariek kantatutako zenbait pasarte entzuteko eta gozatzeko aukera ere izango duzue. Gogoratu igande hontan Gernikan azken saio erabakiorra jokatuko dela. Alea jacta est! DESKARGATU!!!
