Durangoko Azokan izan ginen hilaren 6an; Ahotsenean aurkitu genituen Gosekoak eta zuzeneko aurkezpen bero baten ondoren, elkarrizketa adostu genuen Durangoko plaza galduren batean; hantxe izan ziren gurekin  Ines eta Iñaki oliba eta ardotan berbetan euren laugarren lan larrosa bitxia esplikatzen.Goserik? On egin! DESKARGATU HEMEN!!!!

Azken bolada honetan bi antzezlan izan dira Bilboko Arriaga antzokian: “El pisito” (Rafael Azkona gidoilaria dela) eta Els Joglarsen “2036 Omenage”.: hauetaz, eta ohikoa denez, bere puntu kritiko eta ironikoa jarri du Agus Perez antzerki kritikariak. Asteburuan, aldiz, Hikateatroren “Aitarekin bidaian” eta umeentzako dantza izango ditugula esan eta komentatu du […]

Azaroa eta abendua bitartean izan da 2011ko Bizkaiko Aurrekontuen eztabaida, Batzar Nagusietan. Orain arte, oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketa guztiak atzera bota ditu EAJk. Oposizioaren artean Ezker Abertzaleko taldea dago eta talde horretako Arantza Urkaregik esan digunez prozesua, herritarrei zabaltzeaz gain, bere biziko garrantzia dauka, guztion diruaz ari baitira. DESKARGATU HEMEN!!!