Gaur Gose taldea izango dugu gurean, Arrasatekoek euren gustuak eta taldearen nondik norakoez mintzatuko dira. Prodigy eta Petti ere entzungo ditugu, Gose taldekideek aurkeztuta. Ondo izan. DESKARGATU!!!
Eguna: 2010-12-01
Azaroari dagokiona eta azalean Amaia Alvarez Uria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Deustualdeko Argazki Zaharren Erakusketa jorratu dute Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak komentatu duenez. Horietaz gain Aritz Eiguren komikilaria eta betiko atalak: Gureak kanpoan eta Inkesta. DESKARGATU!!!
Aurtengo Gabonetan, hirugarrenez, kontsumoak eta familien gastuak behera joko dute EAEn, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak kontatu digunez. Aurten, EKAk egindako inkestaren arabera, familia bakoitzeko 500 eta 1000 euro bitarteko gastua egingo dugu: honi lotutako gai batzuk azaldu ditu Jose Luisek eta amaitzeko kontsumo arduratsu baten aldeko zenbait gomendio […]
Iparraldeko lurrik gabeko artzainak egoera latzean bizi dira eta aurrera egiteko asmoarekin zenbait artistarekin jarri ziren kontaktuan, zer edozer egiteko asmoarekin: orduan jaio zen Okatxu ardi buru beltza. Idei horretatik abiatuta Asisko Urmeneta marrazkilariak, Mattin Irigoien gidoilariak eta Adur Larrea koloristak ia 60 orrialdeko komiki bat sortu dute, ardi adarduna […]
