Gaurkoan Gotzon Barandiara idazleak bere lehen nobela aurkeztu digu ‘Errotik’. Bilboko euskalduna ontzialaren garaian kokatu du Errotik estreinako liburuan. Luis Urresti Euskaldunako langilea eta haren alaba Lore dira nobelako pertsonaiak. Baita euskal herriko literatura eskolaren saio berriaz hitz egin dugu eta pasatu berri de durangoko 45 liburu eta disko azkokako […]
Eguna: 2010-12-13
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldekidea izan dugu gurekin. Alde batetik CADEk deituta joan den larunbatean Baionan egin AHTren aurkako manifaren harira mintzatu zaigu eta bestetik Cancunen Klima Aldaketari buruzko Goi Bileran gertatutakoa laburbildu digu. Pilpilean dauden bi gai, zalantzarik gabe. DESKARGAU HEMEN!!!
Gaurkoan, pasa den astean Barakaldon gertatutako Cristina Estebanezen hilketa ekarri digu Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredaktore-buruak. Gotzonek gaitzespenak, elkarretaratzeak eta gehiago kontatu ditu eta horrekin batera, hitz politen gainetik, errelitate gordin bat: erakundeei adierazpenez gain neurri eraginkorragoak eskatu bahar zaizkie, berriro gerta ez dadin. DESKARGATU!!!!
Ez da lehengo aldiz azken bolada honetan eta egunotan berriro kalean ari dira Hego Euskal Herriko pentsiodunak Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Bilbon hain zuzen asteartean egingo dute elkarretaratzea, egun horretan Bizkaiko Foru Aldundian Aurrekontuak bozkatuko dituztelako. Pentsioak murriztu eta Gizarte Zerbitzuak urritu eta garestitu nahi dituztelako ari dira protestan, […]
