…Artayorran #77! Estilo guztien gainetik, gaur ere denetik, botikan lez! Txinaurriak bildumatik Mursego (argazkian, Maite Arroitajauregi), Kherauren folka, Olatz Zugasti eta Orioko Ikastolako neskak, Spilt 77, Mafia…Bota atxurre! DESKARGATU HEMEN!!!!!
Eguna: 2011-02-18
Ekologistak Martxanek antolatuta hilaren 17tik 25a bitartean izango da aurtengoa, 5.ez. Kontzientzia ekologikoa sustatze aldera munduan diren hainbat gatazkaren berri emango dute Euskal Herriko 13 hiri eta herritan (Bilbo, Barakaldo, Basauri, Leioa edo Muskizen besteak beste), Martin Mantxo Ekologistak Martxan erakundeko kideak kontatu duenez. Informazio gehiago ekozinemaldia.blogspot.comen. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Duela gutxi Angela Merkelek edo Jose Luis Bilbaok botatakoa ez da berria, baina azken finean indarrean jarri nahi dute: soldaten igoera produktibitatearekin lotu nahi dute, ez prezioekin. Luis Guridiren ustez gakoa honako hau da: produktibitatea soldata nominalekin lotu nahi dute, eta ez soldata errealekin (inflazioa kontuan hartuta). Luisen ustez aipatu […]
Abian den Arabako eta larunbatean abiatuko den Nafarroako txapelketen berriak ekarri dizkigu Jabi lankideak. Saioak, partaideak… Beste txapelketa batzuk ere izan zirela gogoratze aldera, 2003an Lesakan jokatu zen Nafarroako finaletik zenbait ale entzuteko aukera duzue: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, X. Silveira… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
