Metrokuadroka sormen laborategiak, poesia, musika, pintura eta antzerkia bildu ditu Hura ez da lekua ikuskizunean. Oier Guillan, Asier Sarasola, Ander Fernandez Idoia Beratarbide eta Iñigo Ortega ariko dira agertokian. Zoriontasuna eta haren argitzalak dira ikuskizunaren ardatz. Gurean Oier Gullan izan da. Bestetik musika tolosa aldetik etorri da, Bide ertzean taldeko […]
Eguna: 2011-02-28
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gure artean; ipar afrika eta inguruetan bizi den krisi orokorraren gainetikako azterketa plazaratu digu; alde batetik, ezkerreko ikuspuntutik zenbait iraultzaren ondorioak zeintzuk izan diren, adibidez Libian; bestetik, ekonomiko eta energetikoki petroleo zein gas hornitzaile diren herrialdeen ezegonkortasunak dituen ondorioak ere markatu dizkigu […]
Duela gutxi iragarri duten bezala 8 ikastaro egingo ditu UEUk datozen asteetan, Informatika, Gizarte gai eta Zientzia aplikatuen inguruan. Gaur egun etengabe ikasteak duen garrantzia azpimarratu du Mari Karmen Menika UEUko Ikastexe Nagusiko arduradunak. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazioa ueu.org gunean aurkituko duzu. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek 37.000 euro gastatu ditu abendutik hona hedabideetan agertzen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak kontatu digunez. Batzuetan deitu dute, baina beste batzuetan Barakaldoko udalak berak antolatzen ditu alkatearen adierazpenak. Honekin batera, herri horretan duela gutxi egindako inkesta baten berri eman digu Gotzonek: horren arabera PSEk boto […]
