Iralako Gazte Asanbladak 1.997an lortu zuen Gazte Lokala, Bilboko Udal gobernuarekin negoziatu ondoren. Baina, gauzak aldatzen ari dira-eta, pasa den urtarrilaren 28an Ertzantza sartu zen  lokal horretara eta hainbat gauza eramateaz gain bost ate apurtu zituen. Iralako Gazte Asanbladako kide den Onintzek gertakari horren irakurketa eta gehiago kontatu digu gaurkoan. […]

Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan […]

Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Ihauteri/ aratuste sasoiaren esannahia azaldu digu. Izenetik hasi eta izanarekin jarraituz. Ihautearen magia eta konjuroa; ihautearen errituala; zomorrotzea mozorrotuz… Halaber E. Herrian barna agertzen diren zenbait errealitate eta pertsonaia ikusarazi dizkigu eta azkenik beste erresuma batzuetakoekin alderatu. Aratustearen interpretazio eta azalpen sakona. Benetazkoa. DESKARGATU HEMEN!!!!!