Historikoa Nafarroan gertatu dena, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunaren ustez. Lizarrako Auzitegiak eta Nafarroako Auzitegi Probintzialak emandako epaiek arrazoia eman diote etxea galdu zuen bati, BBVAren aurka: hipotekadun batek ordaintzeari utzi zion , etxean enkantera atera eta kaleratuari diferentzia gehi korrituen itzulpena eskatu zion bankuak, baina ez da hala […]

Jean Giraud, Moebius, komikilari frantziarraren “Transforme” erakusketa ikusgai dago martxora arte Pariseko Foundation Cartier pour les Arts Contemporaines. Eta gertaera aprobetxatu du Jon Iñaki Artetxe komiki adituak Moebiusen bizitza eta lanak komentatzeko, Blueberry tenientea edo Arzach pertsonaiak, Pilot edo Metal Hurlant aldizkariak, Los Angeles edo Tokio hiriak, Allien filma edo […]

Urtarrilari dagokiona eta azalean Jon Gomez errealizatzaile multimedia: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje nagusian, aldiz, Tabakoaren legea jorratu dute. Kulturan, bestalde, bi aipamen egin ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak: Kontainer aretoa eta “Zigortzaileak” filma. Horietaz gain Deustualdeko historia pixka bat, Zarama organikoa edo betiko atalak (Gureak kanpoan eta […]

Pasa den astean Espainiako gobernuak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu zutena. Luis Guridiren ustez erreforma horrek beste kolpe bat ematen dio ongizate estatuari: diru asko dago jokoan eta zati bat pribatizatu nahi dute, pentsio publikoen pisua murriztuz. Bukatzeko, pasa den asteko greba komentatu du Luisek. DESKARGATU HEMEN !!!