Iñaki Barzena Ekologistak Martxan-eko taldekide eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin. Ezin aipatu gabe utzi Fukushimatik heltzen ari diren azken berriak: ur erradiaktiboen isuriketak, arazoaren kudeaketa eskasa… Bestetik, eta gure ingurura hurbilduz, Ganekogortan  haize errotak jartzeko dagoen egitasmoari ere erreparatu dio Iñakik eta horri buruz sortu den eztabaida aipatu digu. […]

Portugalgo egoera ekonomikoa larria da Luis Guridiren ustez, hazkunde ahula duelako, langabezia altua, zor publiko handia… Hauei gehitu behar da Kalifikazio agentziek (Moody´s etab.) duten eragina. Erreskateaz hasi da hitz egiten eta onartuz gero murrizketa handiak ekarriko lituzke. Bukatzeko, Luisek Portugalgo erreskateak espainiar estatuan izan dezakeen eragina komentatu du. DESKARGATZEKO […]

Gaurkoan bi erakusketa komentatu ditu Ismael Manterolak. Lehenengoa Bilboko  Rekalde aretoan dugu, Marina Nuñezena: bertan giza gorputzaren gaineko aldaketak azaldu nahi ditu egileak, hainbat bideo eta argazkiren bitartez. Bigarrena, aldiz, Bizkaiko hiriburuko Windsor galerian dago eta han, besteak beste, Artetaren hiru margo: bat handia, beste bat txikia eta hirugarrena kartel […]