Pasa den igandean bukatu zen Donostian 17. Korrika eta AEKk balantzea egin du. Pozik daude antolatzaileak, euren ustez aurtengo Korrika inoiz baino jendetsuena izan delako. Gainera, Ana Castro AEKren Prentsa Bulegoko kideak esan digunez, kohesioa lortu du Korrikak eta hausnarketa gisa galdera bat bota dute: beste esparru batzuetan kohesio hori […]

Aipatu ikuskizuna hilaren 26an burutuko dute Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrena dela kausa. 1937ko bonbardaketa aztertzen hasi da Edorta Jimenez idazlea, inork ahaztu ez dezan. Datorren asteartean, aldiz, 150 hiritarrek kalejira kantatua egingo dute Merkurio Plazatik abiatuta: lan horretan, besteak beste, Carlos Panerak eta Edortak berak hartu dute parte. Eta datorren […]

Independentistak Sareak ekimenak deituta aurten bi herritan ospatu da Aberri Eguna datorren igandean (hilak 24): alde batetik Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Bestea Baigorrin izango da, Nafarroaren egunean. Batean zein bestean hainbat ekitaldi burutuko dira eta datorren urtean Iruñean izango da Aberri Eguna, Nafarroaren konkistaren 500 urteurrenean hain zuzen, […]