…86. saioa! Kanta sorta berri batekin gatoz, eta nahiko rockero! Willis Drummond (argazkian), Jare taldearen lehen lana, “Itxaropenaren ertzean”; Antton Aranburu busturiarrak ere estraineko lana du, “Goraka”; Nahixan, La Pegatina  kataluniarrak euskeraz kantetan, Sermond´s elorrixotarren rock indartsua…. Bota atxurre ta hartu panderue! J.Zabala & I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Oso bisita atsegina eduki dugu aste honetan Soinugelan: John Bolduan estatubatuar musikaria etorri zaigu. Missouriko folk kantari hau txikitan abiatu zen musikaren arloan eta geroztik munduan barrena ibili da bere gitarra jotzen. Hiru urte eta erdi daramatza Bilbon eta euskaraz polito moldatzen da (saioan bertan euskara apur bat egin digu). […]

Berriki jakin izan dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren planen artean Karmelo ikastola publikoaren desagerpena agertzen dela, Mina del Morro eskolarekin fusio baten bitartez. Horren bitartez Santutxu auzoak eskola publiko bat galduko luke eta euskara oso ahulduta geratuko litzateke eskola berrian. Aipatu guztia dela kausa Karmelo ikastolan hasi dira mugitzen: sinadura […]

Joan den larunbatean arrakastatsu aurkeztu zen Deustun “Herrialde Berdea” izeneko filmea; bera zuzendu izan duen Hibai Castro izan dugu gurekin, ordu beteko iraupena duen dokumentalaren berezitasun eta nondik norakoak azaltzen; 70eko hamarkadan”Iharra” k eta 90.ean “Kabi”k utzitako arrastoak biltzen ditu Herrialde Berdeak; dokumentu garrantzitsua gure herriaren historia hurbilaren parte batetaz […]