Bitxia benetan azken 2-3 urteetan Islandian gertatzen ari dena. Hasteko, oso herrialde aberatsa izatetik arazo larriak izatera pasa zen hile gutxitan, finantza krisia zela eta. Mobilizazioek gobernua bota zuten; gero bankari batzuk atxilotu zituzten eta orain (bigarrenez) herri-galdeketa egin dute, ea hiritarrek bankariek utzitako hutsune ekonomikoa ordaindu behar duten edo […]

EKAk Ekologistak Martxanek abian jarri duen kanpaina horretan parte hartzen du bi helbururekin: txorrotatik nahi dugun beste ur garbi ateratzea luxua dela adierazteko alde batetik, eta botilako uraren kontsumoa murrizteko bestetik.  Kontuan hartu behar dugu urtero EAEko biztanleek 450 miloi litro ur (botilakoa) kontsumitzen dugula. Kontsumo hori murrizteko aholku batzuk […]

Duela 80 urte, 1936ko apirilaren 14an, espainiar estatuko 2. Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren. Orduko egoera, egun hartako hainbat gertaera, aldarrikapenaren eragina, hedabideek nola tratatu zuten momentua eta gehiago komentatu du Josu Txueka EHUko Historiako irakasleak. Josuk oroimen historikoaren garrantzia azpimarratu ondoren, Errepublika horrek ekarri ziguna eta Errepublikaren beharra izan du […]