Azaroari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Irune Zuluaga Goaz museoko zuzendariari egin diote. Erreportajeetan Kepa Mallea eta Auzoetako merkataritza txikia. Horietaz gain Ramon Basterra, Inkesta, Olentzero eta Santutxuko Herri Krosa, Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez. Elkarrizketa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hilabetea: abendua 2011
Modan daude azken bolada honetan meetet eta halakoak, bikotea bilatzeko hain zuzen. Azken finean, laranja erdia (beste batzuek osoa nahiago) bilatzeko beste negozio bat. Igor Erauzkin sexologoaren ustez konpartitzean datza lorpen horren xedea eta ez publizitate politean. DESKARGATU HEMEN!!
Hilaren 21ean burutu nahi dutena. Uxune Iriondo Metro Bilbaoko LABeko ordezkariak berriro azaldu ditu grebaren arrazoiak; Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere izan ditu hizpide, baita konponbidea nondik etor daitekeen ere. DESKARGATU HEMEN!!!!!
ENHEko 10 baserritar Kuban egon berri dira, agroekologiari buruzko nazioarteko mintegi batean; horietako bat izan da gurekin egon den Unai Aranguren. Esperientzia garrantzitsua bizi izan dute eta bertan ikusia eta ikasia kontatu digu Unaik; intentsibitate handiko hamabostaldia izan da eta errepikatzeko prest dago. DESKARGATU HEMEN!!!!
Madrilen jaio eta 15 urterekin hasi euskararekin harremanetan. Jendartean ikasi geroztik nagusiki, eskolatik aparte eta beti ikasten ari, kuriosidadeari eta atseginari jarraituz. Artikulu eta nobela ugariren ostean “Gauzen Presentzia” eta “Gizajendearen ahitzea”: argitara eman azken urteotan. Saiakera liburu biok “progresoa”ri bazter askotatik (garraioa, eskola, hirigintza, generoen artekoa, osasuna, lujoa, aldian […]
Bizkaiko SOS Arrazakeriak eta CEAR-Euskadik gai horren inguruan ikerketa bat burutu berri dute. Ikerketa azaroan egin zuten Bilbon, 40 bat lagun higiezin agentzietara bidalita. Ondorioa oso argia da: etorkinek arazo larriak dituzte etxebizitza alokatzeko, Zuria Arzua SOS Arrazakeriako kideak kontatu digunez. DESCARGATU HEMEN!!!!!!
Larrabetzuko gazteek batez ere, ez soilik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte datozen egunotan garatzeko. Hasi Olentzerorekin, jarraitu Bertso-saioarekin, hitzaldiak, mendi irteera, filmeak eta gehiago antolatu dituzte, Patxi Gaztelumendik azaldu duenez. Honen inguruko informazio gehiago: horibai.org helbidean. DESKARGATU HEMEN!!!
Ostiralero bezala bertsoaren mundura hurbildu gaitu Jabi Lauzurika lankideak; igandean Ilunben jokatuko dan Gpuntua finalaren berri, Markinan Kontzesio egunean egin saioaren zenbait pasarte entzungai, Zumarraga-Urretxun egindalo jardunaren zenbait lagin, astebururako agenda eta Manuel Lasarteren urteguna denez, bertsolaria bera entzuteko aukera ere izango duzu entzule. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Datorren urtean , frankistek Gernika-Lumo, Durango, Otxandio eta beste hainbat herri bonbardatu zituztela 75 urte beteko dira. Hori dela kausa, martxan dago Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko ekimena: Durangoko azokan egin zuen aurkezpena eta hilaren 17an bilera berezia egingo dute Gernikako Kultur Etxean, Sabin Ibazeta ekimen horren ordezkariak kontatu digunez. […]
“Indarkeria sexistak milaka aurpegi: erantzun !!” lelopean 40 talde feminista baino gehiagok manifestazioa konbokatu dute larunbaterako Bilbon. Azaroak 25 pasa eta hiru astera, feministek indarkeria sexistaren garrantziaz ohartarazi nahi dute gizartea, Marije Etxebarria Euskal Herriko Mugimendu Feministaren bozeramaleak azaldu digunez. Hitzordua, arratsaldeko 18:00etan Arriaga Plazan. DESKARGATU HEMEN
