Urtarrilari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Saio Cabañas argazkilari eta bideo klip egileari egin diote. Horretaz gain, Erlaxatzeko aukerak, Deustuko Ihauteriak, Deustuko Gazte Lokalaren 20. urteurrena eta klasikoak: Gureak kanpoan eta Inkesta, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-02-03
Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea den Mikel Urbeltz Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik pasatu da eta otsaileko lehenengo hamabostaldian izango diren ekitaldiak azaldu dizkigu. Bide batez Kafe Antzokian egongo diren taldeen musika entzun dugu, Governors, The Sounds, Fleshtones edota Soulbreaker Company besteak beste. Kafe Antzokian datozen ekitaldiak. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
