Gaurkoan ere, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Horietariko bi, egunotan Bartzelonan egiten ari diren Xakelakoen inguruko Azokari lotuta, eta horietan Telefonika, Mozilla eta Vodafonen kontuak. Azkenak, aldiz, Espainiako Erret Etxearekin zer ikusia dauka. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-02-29
Topaguneak antolatuta, martxoaren 1ean hasiko da 9. edizioa, apirilaren 3an bukatzeko. Antolatzaileek euskara erabiltzeko espazioak sortzea dute helburu, aurten zortzi ikus-entzunezkoren bitartez, Manuel Morenok kontatu digunez. DESKARGATU HENMEN
Eibarren aurkeztu berri dituzte eta UEUko egoera ekonomikoa delikatua izan arren, inoiz baino Ikastaro gehiago prestatu dituzte, Mari Karmen Menikak azaldu digunez. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazio gehiago ueu.org gunean dago. DESKARGATU HEMEN
Aurten beteko ditu hamar urte aipatu talde feministak. Miren Arangurenek duela 10 urteko panorama eta gaurkoa aztertu du, hala nola mugimendu feministak aurrean dituen erronka nagusiak. Urteurrena ospatzeko Topaketak egingo dituzte asteburuan, Leitzan. DESKARGATU HEMEN
