Duela gutxi Espainiako PPren gobernuak ezarritakoa aztertu du Luis Guridik. Bere ustez, pentsamendu neoliberal batetik abiatuta egin dute erreforma hori eta horrek langabezia jaisteko ez du balio izango. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-02-14
Arte Garaikideko azoka hori hilaren 15etik 19a bitartean egingo dute Madrilgo IFEMAn. Herbereak izango da herrialde gonbidatua eta horiekin batera beste 28 herrialdetako 3000 artistaren lanak ikusgai izango dira. Euskal Herririk bost galeria joango dira, Ismael Manterolak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
ENHEko Alberto Llona egon da gurekin; esne ustiketek bizi duten egoera kaskarra dela eta. Erakundeek agroindustria laguntzen dute, esplotazioak menpekotasunera kondenatuz; beraz, elikadura subirautzaren premia bada gure artean. DESKARGATU HEMEN
