Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak ekarri dizkigunak. Oraindik alde egin ez duen hotzarekin hasi da, Nafarroako Legebiltzarrak IRPF zerga igo duela jarraituz. VW enpresan zein Banca Civican izango diren kaleratzeak ere komentatu ditu, Nafarroako Bertso Txapelketa eta Ihauteriekin bukatzeko. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-02-10
Aste honi dagokiona eta erreportaje nagusia Jose Maria Sagardui “Gatza”ri egin diote. Asteko gaia Azpiegitura erraldoiei dedikatu diete eta Erdiko Kaieran Udaberri arabiarraren loraldi kuturalari. Joxemi Zumalabe Fundazioa edo Israel eta Irani buruzko artikuluak ere komentatu ditu Mikel Asurmendik. DESKARGATU HEMEN
Egitasmoa iaz hasi ziren pentsatzen eta dagoeneko Bilboko Irala eta Uribarri auzoetan zenbait tailler egin dituzte. Hurrengo hitzordua, martxoan eta Otxarkoagan izango da, gaurko hiriaren ereduari, emakumeen ikuspuntutik, erantzuteko, egitasmoaren antolatzaile Aitziber Virgelek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
