Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea den Mikel Urbeltz Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik pasatu da eta otsaileko lehenengo hamabostaldian izango diren ekitaldiak azaldu dizkigu. Bide batez Kafe Antzokian egongo diren taldeen musika entzun dugu, Governors, The Sounds, Fleshtones edota Soulbreaker Company besteak beste. Kafe Antzokian datozen ekitaldiak. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hilabetea: otsaila 2012
…material berria!! 121 Krew, Txapelpunk, Zarama, Igor Arzuaga& Luis Vil, Amaren Alabak, Ibon Koteron, Itziarren Semeak…. DESKARGATU HEMEN
Lehen eta bigarren orduan Fame disketxetik ateratako soul kantak entzuteko parada dugu gaurkoan. Horrekin batera, besteak beste, John Hiatt, Amy Winehouse edo Javier Ruibal entzun ahal ditugu Pedro Elias Igartuaren saioan. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan hasi eta martxoaren 29ra arte Bilboko zenbait lekutan luzatuko dena, La Fundicionek antolatuta. Dantza, zinema, tallerra, ikastaroak eta gehiago izango dira horretan, La Fundicioneko Marian Etxebarriak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
20 urte bete berri ditu Bilboko irrati libre horrek. Gaurkoan Iñigo Muñoz koordinatzailea izan dugu, lehen, orain eta geroaz hitz egiten. DESKARGATU HEMEN
Egunotan irekita dago aurrematrikulazio epea. Sortzen Ikasbatuazeko Aitziber Martinez de Lagosek azken urteetako euskararen ereduen emaitzak aztertzeaz gain, gurasoei haurrak D ereduan aurrematrikulatzeko deia egin die. DESKARGATU HEMEN
