Gaurkoan 5 LP eta CD bat ekarri ditugu Bilbo Hiria Irratiko estudioetara: BOBBY WOMACK-en “Communication-Understanding”, THE TEMPTATIONS-en “1990”, CAL TJADER-en “Solar Heat”, MAX ROACH-en “It’s Time”, DONNA SUMMER-en “Love To Love You Baby” eta “Feel So Good” Soul bilduma. Bilduma honetatik ALOE BLACC, PLAN B, JANELLE MONAE, GNARLS BARKLEY, WAYNE […]
Eguna: 2012-03-13
Entzuna eta jakina dugu ikusmenak edo ukimenak sexuaren munduan duten garrantzia. Eta usainak ere badu, feromonen eskutik. Feromona horiek mezulari kimikoak dira Igor Erauzkin sexologoak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bi urte daramatza martxan EHNE-Bizkaiko aldizkari horrek, paperean zein edizio digitalean. Nekazaritzaren munduko berriak jorratzen ditu eta pasa den ostiralean aldizkariaren berrikuntzak ospatu zituzten Zornotzan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Galdera horri erantzun dio Luis Guridik: ondorio positiboak izango lituzke esportazioei begira, baina negatiboak ere, sekulako debaluazioa ezarri beharko luketelako. Luisen ustez, Grezia eurotik ateratzeak ez luke eragin handia izango Eurogunean. DESKARGATU HEMEN
ENHEko kide Arantza Arrienekin egon gara. Joan den astean Arratian emakume baserritarrek aipatu izenburupean egin jardunaldien berri eman digu; emakumearen papera baserri jakindurien transmisioan, teknologia berrien erronkak,Europako Nekazal Politiken eragin zuzenak emakumeengan… DESKARGATU HEMEN
