Bilbo hiria irratiaren 15.urteurrena dela baliatuz,urte guzti hauetan,urtez urte ,kronologikoki kaleratutako diska zein antzokitik pasatu diren kontzertu onenen aukeraketa izan dute hizpide Pedro Elias Igartua eta Xabier Monasterio ,musika adituek.Bi programetako lehen zatia da honako hau. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-03-15
Hona hemen aste honetan Pedro Elias Igartuak prestatutakoa, gure irratiaren 15. urteurrenaren inguruan: lehen zati honetan, 1997an hasi eta 2003a bitartean hainbat kanta aukeratu ditu, besteak beste, Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Mikel Laboa, The Jayhawks, Chano Lobato, Elíades Ochoa edo Rafa Ruedarenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek: hasteko Eskoriatzan egingo diren Komunikaldiak ; jarraitzeko, Europar Batasunak Europako hizkuntza guztien itzulpena egiteko webgune berria aipatu du; eta bukatzeko, telefonia enpresak urduri daudela esan digu, bezeroak asko mugitzen direlako. DESKARGATU HEMEN.
Otsailari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Andres Osa “Sakona”-ri egin diote. Otsailean 14 urte bete ditu Bertonek eta edizio digitalera ere jauzi egin du. Begoñako Udaletxea edo Emakumeok auzoa marrazten artikuluak ere komentatu ditu Lur Mallea zuzendariak. DESKARGATU HEMEN
Bosgarren edizioa larunbat honetan, hilaren 17an ospatuko dute S. Frantziskoko hainbat lekutan. Parte-hartzea bultzatu nahi dute antolatzaileek, baita auzo horretan dagoen aniztasuna islatu. Eguerdiko 12etan hasiko dira perkusioekin, Patxi Manrikek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
