Pasa den igandean Tolosan, ustez bere bikotekideak egina. Bilgune Feministako Miren Arangurenek hilketa honen irakurketa egin du, gauzak aldatu ez direlako lan handia egiteko geratzen dela esanez. Gaur ere elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat tokitan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Eguna: 2012-03-27
Bilbo Hiria Irratiko 15. urteurrena dela eta, hilaren 28an Ibaizabal magazinea zuzenean egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian. Goizeko 10etatik 12ak arte, besteak beste Jabi Zabala, Resu Uriarte, Mikel Urbeltz, Agurtzane Rementeria, Martxelo Alvarez, berriak, komentarioak eta gehiago izango dira.
Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoak atzo Andaluzian egin hauteskunde autonomikoak aipatu dizkigu: emaitzak, zergatiak,ondorioak etab.Gain-bistadizoa baino ez den arren,argazki zehatza egin digu Xabier lagunak. DESKARGATU HENMEN
Azken hileetan mugimendu asko sumatu dugu Kutxen artean eta ez dira gelditu, Luis Guridik esan digunez. Hor dugu Kutxabank berria; hor ere Nafarroako Aurrezki Kutxa, hasieran Banca Cívican eta egun Caixabankek xurgatuta; edo Euskadiko Aurrezki Kutxak eta Iparkutxak egindako batuketa. DESKARGATU HEMEN
1937ko martxoaren 27an sortu zen Lourdes Iriondo Donostian; besteak beste “Ez Dok Amairu” mugimenduko sortzaileetakoa izan zen kantari apartaren bizitzaren ibilbidean murgildu gara; zenbait kanta ere bere ahotsean entzuteko aukera duzu gaurkoan entzule. DESKARGATU HEMEN
