‘Beste norbaiten zapatak’ ipuin bildumaren egilea izan dugu gaurko saioan. Garazi Kamioren lehen liburua da, igartza bekari esker idatzi du ipuin bilduma. Askotarikoak dira ipuinetako pertsonaiak, sexuz, adinez, bizibidez eta kezkaz. Behatzaile lanak egin ditu liburuko istorioak sortzeko. saioa entzuteko klikatu HEMEN.
Eguna: 2012-03-19
Duela gutxi ateratako egitasmoa, Euskadiko Blogarien Elkartea sortzeko hain zuzen. Batzuk hor dabiltza; beste batzuek, Patxi Gaztelumendiren kasu, holako elkartea ez dela beharrezkoa pentsatzen dute. DESKARGATU HEMEN
Datorren ostiralean, hilaren 23an izango da Bilbon, “Kriminalizazioari ez, nuestros barrios sin fronteras” lelopean. Aurten ere hainbat elkarte aterako da kalera: kontuan hartu behar da, gainera,, Patxi de la Fuentek kontatu digunez, Etorkinen inguruko EAEko Behatokiak duela gutxi argitaratutako datuak. DESKARGATU HEMEN.
Iosu Larrinaga soziologo eta EHU-ko irakaslearekin izan gara; krisi ekonomikoaren ondorioz Durangaldeko AHTren lanen esleipenak pairatzen ari diren atzerapenak sortutako egoera aztertu du; martxoaren 29ko grebaren inguruko apunteren bat ere egin digu Iosu lagunak. DESKARGATU HEMEN
