Lelo horrekin, EHE taldeak kanpaina bat abiatu berri du. Lehen ekimena Nafarroan egin dute eta Foruzaingoarekin arazoren bat izan dute. Jarraitzeko asmoa dute, Nestor Estebanek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-02-04
Espainiar estatuko 52 / 2007ko Legeak (Memoria Historikoena) zenbait gauza argi uzten ditu, besteak beste sinbolo, ikur eta izen frankistak desagertu behar direla. Bilboko Udalak ez du egin eta Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak salaketa jarri berri dio, Xabier Erauzkinek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
PPri ekaitza lehertu zaio aurpegian, Barcenasen agiriekin. Xabier Aierdik zer diren, zer esan nahi duten, erreakzioak, ondorioak eta gehiago komentatu ditu, holakoek sistema autoritario bat ezartzeko bidea errazten dutela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
Gaurko saioan Napoka Iria taldearen musika entzun eta ezagutu dugu. Bergarako zabalotegi aretoan grabatu zuten zuzenean estreineko diska Lehertarazi edifizoak deiturikoa. Zuzeneko emanaldi asko eman ostean disko berria prestatzen dabiltza. Bestetik Connsoni eskoiztetxearen ekimen berria ezagutu dugu. Arte proiektuak ekoizten ditu elkarteak eta 16 urte daramatzate lanean. Orain, Virginia Woolfen […]
Hileak daramatzate Barakaldon afera honekin, leku arriskutsua delako. Orain, afera bideratzeko edo, Barakaldoko Udala eta Foru Aldundia pilota elkarri botatzen dabiltza, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den egunean, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak “Garai hauek ez direla Egitasmo faraonikoak egiteko” esan zuen. Josu Larrinagak sailburu horren hitzak aztertu ditu; aldaketak badira, baina praktikak esango du noraino. DESKARGATU HEMEN
Atzo igandean ospatu zutena, nahiz eta ostiralean ospakizunak hasi, hitzaldi eta argazki erakusketarekin. Atzo, jende asko Abadiñon, saltokiak, ganadua, jai-giroa eta garraio publikoa, berriro, tamalgarria, Patxi Gaztelumendik esan digunez DESKARGATU HEMEN
