Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa aipatu dugu, Izarran, lehenengo finalaurrekoa izan baitzen lehengoan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Zubiriko azken-laurdena. Berriak eta agenda-proposamena ere entzun ditugu. Agurtzane Rementeria, Erlantz Ibargurengoitia eta Josu Zabala lagunek bertsolaritza kontuak hurbildu ohi dizkiguten saioa duzue Potto. Bertan, momentuko bertso txapelketen jarraipena, bertsoak entzun, komentatu eta […]
Eguna: 2013-02-21
S. Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko Aldauri Fundazioak aipatu egitasmoa jarri berri du martxan. Horren bidez, Zabala auzoko argazki zein ikusentzunezko irudien bilduma osatu nahi dute, Arturo Isarzelaiak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojasek: hasteko, Elhuyarrek Web Corpusen Ataria aurkeztu duela azaldu du. Gero, Android sistema eragilean programatzeko doako ikastaroa, eta Euskal Horoskopoa komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Jerry Lee Lewisen eta The Animals taldearen kantak jarri ditu. Bigarrenean, aldiz, Steve Croper hainbeste artistarekin (Otis Redding, Wilson Picket, Sam and Dave…) egindakoak entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Gasteizko Gizarte Etxeetako greba, Ailander Ernaezen ongietorria, Korrika Kulturala eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Tratamendu mekaniko-biologikorako Plantarekin hasi du Aitziber Ibaibarriagak. Gero, Bilera publikoak Batzokietan, Arriagako azken ostiraleko elkarretaratzea, Etxegabetzeei buruzko Aholkularitza Zerbitzua eta Sahararekiko elkartasuna komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
