Pasa den asteburuan egin zutena, Europako garrantzitsuena hain zuzen. Bertan, komiki munduan ezagunak diren hainbat izen agertu ziren: Uderzo, Willen, Blain, Denis… Herrialde gonbidatuak Aljeria eta Korea izan ziren, eta aurten ere, euskal presentzia izan da, Jon Iñaki Artetxek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-02-06
… edo Miercoles al Sol herri ekimena duela zenbait hilabete hasi zen indarrean. Bilbo mailan, kasu honetan, auzoz auzo elkartzen dira zein gai eta nola jorratzeko. Gaur akanpadak eta bideo-proiekzioa egingo dituzte Kutxabankeko hainbat egoitzen aurrean. Datorren asterako gehiago dute prestatuta, Jokin Revillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Susa argitaletxeak urtebetean 1.000 ebook saldu dituela esanez hasi da Joxe Rojas. Gero, Youtubek ordainpeko zerbitzua jarriko duela (bideoen egilei ordaintzeko) kontatu du. Eta bukatzeko, Googlek 60.000 miloi euro emango dizkiela frantziar estatuko egunkariei komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskategiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
