Gure Esku Dago herri-ekimenak antolatuta, igandean ekainaren 8an giza-katea egingo da Durangotik-Iruñearaino, erabakitzeko eskubidearen alde. Jendetza biltzeko helburua beteta, Juanan Furundarenak zenbait azalpen eman dizkigu gaiaren inguruan. DESKARGATU HENMEN
Hilabetea: ekaina 2014
Langabezia jaitsi egin da maiatzean Hego Euskal Herrian, baina datu hotz horien atzetik zenbait errealitate eskutatzen dira, soldata, genero edo lan baldintzen inguruan, Luis Guridik azaldu digunez. Amaitzeko, Fagor-en egoera aztertu du Luisek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Jabi Asurmendik hiru gai jorratu ditu. Hasteko, Googlek aterako duen “End to end” funtzionalitate berria. Jarraitzeko, josemite bertsio berria komentatu du. Eta bukatzeko, Jabik instagramek gehitutako ezaugarri batuk izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
Azterketa garaian gabiltza eta Bilboko Liburutegi Publikoen ordutegiak ez dira ikasleen beharretara egokitzen Aitziber Ibaibarriagaren ustetan. Horrez gain, Aitziberrek Arriaga Antzokiaren programazioa eta euskara, Solokoetxeko Antenak, Auzoetako jaiak, eta igandeko “Eskuz esku” gizakatea komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
…hegaka… ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik I. Elortzak eta A.Arzallusek Bilboko K. Antzokian egin zuten azken bertso bazkaritik hainbat pasarte gureganatuz, eta bestetik iragan ostiralean Santutxun O. Bartrak, A. Egañak eta A. Estiballesek bideratutako bertso-jiratik laginen bat entzungai jarriz. Halaber, ohi bezala, zenbait informazio eta agenda hurbila […]
Ekainaren bian hasi da eta horretan zenbait ikastaro (ordu desberdinetan eta ordu desberdinetakoak) eta ohiko Barnetegiak Bilbon eta Bakaikun izango dira. Aurten, Gabriel Aresti euskaltegiak zenbait berritasun jarri ditu martxan ordutegiari dagokionez, Isabel Isazelaiak komentatu duenez. Informazio gehiago gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Urretxuko eta Zumarragako eta Zarautzeko Gaztetxeek antolatuta, datorren larunbatean egingo dute aipatu lehen gaztetxean. Ondo pasatzea eta zer edozer ikastea dute helburu iazko arrakasta ikusita, Alex Areizagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbatean egin zutena. Horrez gain, Jon Sanchezek Frackinga eta EAJ, Aiaraldeko Herri Elkargoa egitasmoa, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN