Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: ekaina 2014
Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Anbototik bueltatxo bat eman dugu Lamiekin batera, etorri gurekin ondo pasatzera!! DESKARGATU HEMEN
Ekainaren 8an Bilbo Hiria irratiak bat egingo du zuzenean 10:00etatik 14:00etara Arrosa Sareko hainbat irratiren artean osatuko dugun emankizun bereziarekin. Gure Esku Dago ekimenak deitutako GureEskuBidea giza-katearen jarraipena egingo dugu unez une, elkarrizketak izango dira, eta ibilbideko hainbat lekutan izango diren berri-emaleen kronikak entzun ahal izango ditugu gure zuzeneko seinalean.
Gaurkoan ere makina bat proposamen: Hektor Ortegak Arraia-Maeztu inguruetara eramango gaitu hango paisaiekin gozatzeko; Aitor Zabaleta sukaldariak “Arroz Beltza” nola prestatu azalduko digu; musika “Ladislao” taldearen eskutik datorkigu; eta igandean “Gure esku dago” ospatuko dela gogoratu dugu. Gainontzeko agenda luzean ere murgildu gara… DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean ELBko Mikel Hiribarren. Asteko gaia “Antibiotikoekiko erresistentzia” da, eta Erdiko Kaieran Iban Zaldua dugu. Unai Brea erredaktoreak Gure esku dago herri-ekimena, Estitxu Garairi egindako elkarrizketa, edo Fralib langileen kooperatiba ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Okupazio berria dugu Bilboko 7 Kaleetako Dendarikalen, izen horrekin hain zuzen. Bertako Garazik, izena, izana, asteburu honetako Jardunaldiak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Hola hasi du gaur Mikel Bujandak Nafarroako kronika, S. Fermin jaiei erreferentzia eginez. Horrez gain, Monarkia-Errepublika, Gure esku dago, Istripua errepidean, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Pirritx, Porrotx, Marimotots, Garratz eta Mingots elkarlanean ibili dira “Trebiñun, Gora Argantzun Ikastola” lana osatzeko, Trebiñuko ikastolaren alde eta hango euskaldunen egoeraren berri izan dezagun.Elkartasun lana Trebiñuren alde, katxiporreta!! DESKARGATU HEMEN
Jana: “Jende arruntarentzat lan egiten duen iturgina” MIKEL LIZARRALDE (Berria) + “ESKUMARA EGINDAKO BIRAKETA BAT IZAN ZEN BRITPOPA” Luke Haines + OASIS “Definitely Maybe” RAUL JULIAN. Edana: CALLE 13 “Vive (respira el momento)” + NAROA GAINTZA “Nomada” + SHELLAC “Steady as She Goes” + CHICA COYOTE ETA CHICO TORNADO “Lainoa” […]
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak R. Daltry eta W. Johnson, Howe Gelben, John Sebastian, Who edo Neil Yongen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, rock and roll eta soul munduan ibilitako Specialty Records etxearen hainbat kanta entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN