Larunbatean ospatuko dute Usurbilen. Bost balore hartu dituzte kontuan egitarau oparoa prestatzerakoan: txango gidatu bat, umeentzako taillerrak, Argizaleon topaketa, bazkari herrikoi umoretsua, bertso-saioa, kontzertuak… Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140924estitxueizagirre.mp3  Deskargatu hemen    

Ostegunean izango da Donostiako Zinemaldian, Kursaalen hain zuzen. Filma egiteko ideia aspalditik dator, Joanes Urkixo gidoilariak kontatu digunez: sumarioan agertutakoa fikzioarekin uztartu dituzte, “bestelako biktimen” sufrimendua azalarazteko. Filma urrian izango da ikusgai Bilbon. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140923joanesurkixo.mp3  Deskargatu hemen  

Irail-urriari dagokiona eta azalean Sara Cozer aktorea. Arin-arin atalean Juanma Garate txirrindularia elkarrizketatu dute. Horietaz gain, Eñaut Mitxelenak “8. probintzia”, “Antzerkhizkuntza”, “Bizi mugimendua” edo “Josefina Lanberto” artikuluak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140922enautmitxelena.mp3  Deskargatu hemen

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko The Tripwires taldearen kontzertuarekin jarraitu du. Asteazkenean, hilak 24, “Gabrielen lekua” sentikariaren azken emanladia izango da; ostiralean The Delta Saints egongo dira, eta larunbatean Thee Silver Mt. Zion Memorial Orchestra. Eta datorren astean kontzertu eta beste ekitaldi batzuk izango dira Bilboko Kafe […]

Aste honi dagokiona eta azalean Jon Garañaño eta Jose Mari Goenagaren “Loreak” filma. Asteko gaia “Catalunya eta galdeketa” da, eta Pertsonaia Tania Arriaga ikertzailea. Termometroan “Herriko Tabernen auzia”, eta Koldo Zuazori egindako elkarrizketa. Net hurbil atalean Troika eta Grezia landu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak hilaren 27an Usurbilen egingo […]

Nork ez du entzun etorkinei etxebizitza oparitzen dizkietela edo Oinarrizko Errentaren bila datozela eta halakoak? Topiko eta estereotipoetan oinarrituta, zurrumurru horiek xenofobia eta arrazakeriari bidea zabaltzen diete. Horren aurka, Getxon eta Bilbon zenbait esperientzia jarri dituzte martxan, zurrumurruen eragina indargabetzeko, Xabier Aierdik azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918xabieraierdi.mp3  DESKARGATU HEMEN

Larunbat eta igandean egingo dute, herriko ekonomiari eta sorkuntzari bultzadatxo bat emateko asmotan. Horretan, 2. eskuko azoka, artisauak, merkatarien stocka, baserritarrak, herriko kultura taldeak eta Ideien Faktoria izango dira, Oihana Elduaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140918oihanaelduaien.mp3 DESKARGATU HEMEN