Hotza pasa! pentsatuko du bateonbatek…Guk aldiz, plan beroak dakarzkizuegu. Ibilbide erraza, historiaz beterikoa, Triano auzoko mendietako meatzaritza ustiategien aztarnetan barna; “Gerezien Denbora” pastualarekin gozatzeko aukera Barakaldon, eta hotzaren aurkako kaloriaz beteriko errezeta sukaldean murgiltzeko asmoa duzuenontzat: odolki nahaskia patatekin! Agenda zabala ere hementxe duzu, lagun! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150206zeingou.mp3  Deskargatu hemen  

Aurten Udala eta Konpartsak akordiora heldu dira, baita programazioa indartu ere. Larunbat honetan aperitifa gisa, Kopla Txikien Lehiaketa izango da, eta igandean Pontxe eta Torradarenak. Aratusteak, ofizialki, ostegunean, hilaren 12an hasiko dira, Algara konpartsa eta Jai Batzordeko Liher Barrantesek esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150206solaslierbarrantes.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean Amatasuna eta errudunak. Asteko pertsonaia Aritz Azparren da, eta Erdiko Kaieran Oskar Alegria dugu. Termometroan Anita Lopepe, eta Argia Sariak 2015. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak “Net Hurbil”-eko “Erloju atomikoa eta kataklismoa” azaldu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150206solasunaibrea.mp3  Deskargatu hemen

Larrabetzun hasi du gaur Alvaro Hilariok, igandeko “Jon Etxeandia gogoan” ekimenarekin. Algortan eta Bilbon aurkeztutako “Incomuicación y tortura” liburu-txostena komentatu ondoren, La Fundicioneko “Zine alemanirra”, eta Arrigorriagako Arrikomik azoka izan ditu hizpide. Eta bukatzeko, Bilbon izango den “Thinking football” https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen

Arazoek jarraitzen dute Solokoetxeko antenekin eta ez du ematen Bilboko Udalak konponduko dituenik Aitziber Ibaiabarriagaren ustez. Gero, Klausula sozialak, pasa den asteko Udalbatza, eta EH Bilduren Bilboko Batzarra komentatu ditu Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasaitziberibaibarriaga.mp3  Deskargatu hemen

Gaur ere, Jabi Asurmendik hiru ekarri dizkigu: hasteko, Twitterrek taldekako mezu pribatuak idazteko aukera ireki duela kontatu digu. Jarraitzeko, basqueresearch.com webgunearen agurra komentatu du, eta bukatzeko, Raspberry Pi2 Model B miniordenagailu berria azaldu du gure teknologia eta informatika adituak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasmikelasurmendi.mp3  Deskargatu hemen