Gauza jakina da zinemaz bakarrik ez dela bizi emakume/gizon garaikidea. Aspaldi ohartu ginen Eremuz Kanpon. Programazioa eten egin da. Jende gehiena ez dago begira, ez dago erne. Lotan dago, edo tabernan. Larrua jotzen ere izango da baten bat. Telebistari begira dagoenak, irratiari itsatsita dagoenak, ez du programazio arruntik merezi. Estepan […]

Dakigunez, 23 lagunak absolbitu ditu epaileak usurpazio delitutik; lagun bati, ordea, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri dio. Iñaki Carro 23 lagunen abokatuak epaia aztertu du: denborak arrazoia eman diela esan du, espetxe-zigorraren aurka helegitea jarriko dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150210solasinakicarro.mp3  Deskargatu hemen

… eta manboa Miarritzen datozen bozei begira, eskuin- zentroak bere mozorroak erantzi eta lau hautagaitza aurkeztu dituenean; hori aipatu digu Irulegiko Irratiko kazetari Pantxo Irigaraik bere kronikan; horrekin batera giza- eskubideen zine festibala abian dela; tradizio energetikoa suspertze aldera esperientzia berrien zantzuak Ipar E. Herrian, eta azkenik “Euskadi Esprex” izeneko […]

Geuk plataformak urte beteren lanaren ostean euskal kuturgintzan ari direnen erronka aurkztu ditu eta premiazkoak diren neurriak aurkeztu ditu. Kulturgintzaren egoera larria ikusita babesa eskatu dute. Gaurko saioan kultur ekosistemaz aritu gara hainbat eragilerekin, inauteriak ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150209piperpolisihauteriak.mp3  Deskargatu hemen

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz biharko Austin Lucasen kontzertuarekin hasi da. Asteazkenean Inauterien inguruko hitzaldia eta gero Dantza izango ditugu; ostegunean kontzertu gehiago, eta ostiralean, kontzertuez gain G. Aresti euskaltegiko Inaute jaia. Larunbatean Bilboko Aratusteak, eta gauean beste kontzertu bat. Informazio gehiago kafeantzokia,com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150209mikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen

1984an Luzamendu edo moratoria nuklearra ordaintzen hasi ginen, 1994an bukatzeko. Baina, argindarrarekin batera aurten ere jarraituko dugu ordaintzen, Iberdola, Endesa, Fenosa eta enparauen etekinak handiagoak izan daitezen, Iñaki Barcenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150209solasinakibarcena.mp3  Deskargatu hemen