Aurten ere, 4.ez, Euskararen ginkana lehiaketa egingo dute. Gaur da izena emateko azken eguna eta bihar hasiko da lehen fasea. Finala, aldiz, apirilaren 18an izango da, Topaguneko Itsaso Lekuonak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150218solasitxasolekuona.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: otsaila 2015
Pasa den astean, Asier Garciak Arabako ustelkeria mapa komentatu zuen, eta honetan beste batekin, Hiriko egitasmoarekin hasi da. Horrez gain, Asierrek Gasteizko PSEko hautagaien afera, Frackingaren inguruko eztabaida Legebiltzarrean, eta Agenda jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150218solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Izan dugu inoiz hizpide denbora, egin izan dugu inoiz negar nola hartzen gaituen gatibu eta nola sartzen dizkigun makilak gurpiletan. Gaixoarazten gaitu, lana jartzen digu gauza arras inportanteagoak egiten beharko genukeenean. Josu lapurtu zigun denborak astebetez, eta Txabi orain. Bitartean, iragan asterako behar lukeen saioa ontzen dihardu denborak, gauzak gertatzen […]
Departamenduko hauteskundeak datorren hilean izango dira eta Pantzo Iirigaraik batzuen hautagaitzez hitz egin digu. Horrez gain, Irakaskuntza elebidunean egindako Inkesta, HSBCren aurka gauzatutako ekintza, eta Donostiak eta Baionak sinatutako hitzarmena jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150217solaspantzoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
Arrasatearra, Bilbon bizi dana. Euskalgintza, ekintzailetza, gazteak, parte hartzea,… horietan ibili izan da urtetan Amaia. Orain bete-betean Garaion Sorgingunean, Ozaetan (Araba): sorkuntza, natura eta ondarea, hiru hanka dituen errealitate magikoan. Mari, antza, han, Elgeako mendikatearen magalean, hantxe hartu ohi du atseden,… Ozaetan, 250 biztanleko herriskan, ekonomatoa, Plisti-Plasta, Kiribilore, Garaion,… kontu […]
Gurean egon direnen artean, Agus Perezek Zuricheko Balleta, “Gerezien denbora” pastorala, eta “Erdi bana” antzeslana komentatu ditu. Hilaren amaieran, aldiz, Leioako Maratilla Jardunaldiak, eta “Fausto hiritar eredugarri” (Gernikan) ikusgai izango direla esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150217solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150217solasixa.mp3 Deskargatu hemen
Nobela berria besapean etorri saio Patxi Zubizarreta idazlea ’50’. Literatura, musikak eta arteak bat egiten dute liburuan, hiru artisten bidaia kontatzen digu, gainera liburuak CDa du opari. Hori gutxi balitz errezitaldia ere daka opari ‘Baso bat opari’ . Datorren astelehenean Otsailk 23 Bilboko Arriaga antzokian izango dira zuzenean eskaintzen; Patxi […]
Zaintza partekatua gorakoa doa, arin azken urteotan. Eta alde agertzen da Amaia. Abokatu gisa izan duen esperientzia luzeak indartzen du bere ustea. Hitzarmena adosteak duen garrantzia eta abantaila ugariak azaldu dizkigu. Epaiketak saihestu, energia, dirua, kalte sikologiko gehigarriak saihestu,… Ofizioko batzuen lukurreru ospe merezia atzean uzten ari garela, sinistu nahi […]
Pasa den abenduan munduko 197 herrialde bildu ziren Liman, Klima aldaketaren aurrean zer egin erabakitzeko. Erabaki gutxi, baina Geoingeniaritza dabil irtenbideak emateko asmoarekin. Gaurkoan, Josu Larrinagak Geoingeniaritzaren zalantza etiko eta politikoak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150216solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen