hegaka ibili zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Gaztetxoenei xantza emanik, Gipuzkoa eta Nafarroako Eskolarteko Txapelketetan murgildu dira hastapenean, eta ondotik, Baionan Sehaskaren alde egin saiotik zenbait ale eder berreskuratu dituzte. Ez da agendarik falta… Erne belarriak eta prestatu bihotzak, hunkitzeraino… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150429potto.mp3 Deskargatu hemen

… eta desagertuta azken egunotan. AEBetako kartzelan dago bizi osorako, eta azken asteotan oso larri dabil osaun aldetik, Fakun Aznarezek kontatu digunez. Horrekin batera, Argentinan egindako “Primariak”, eta Mexikon azken 10 urtean 24.000 lagun desagertu direla (desagertarazi hobe esanda) esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150430solasfakunaznares.mp3  Deskargatu hemen

Martxan dugu erakusketa hori, maiatzaren 30era arte. Horrez gain, Alvaro Hilariok Willy Toledoren azken filma Lekeition eta Elorrion asteburuan ikusteko parada izango dela, “Artelana bere testuinguruan” zikloa, eta “Langile borroka gara” jardunaldiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150430solasalvarohilario.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Azalean Laura Pego Otero abokatua eta tortura. Erdiko Kaieran “Donostia 2016” kultur hiriburua auzitan jorratu dute, eta Termometroan Break berak idatzitako Osakidetzako greba analisi-erreportajean. Bukatzeko, Net Hurbil atalean Indiako Rajastaneko uraren tokiko kudeaketa eredu interesgarria ezagutuko dugula aipatu du Break. […]