Gaur hasita, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian XIII. Gazte Musika Topaketak izango dira, Kurkuluxetan umeguneak antolatutakoak. Helburua gazteen musikarekiko zaletasuna bultzatzea da, eta “saria” – topaketak dira, ez lehiaketa- Kafe Antzokiko oholtzaren gainean aritzea, Koldo Zelestinok esan digunaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-04-20
Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420inakibarzenas.mp3 Deskargatu hemen
Martxoan izan zen Bilbon PANNAGHen aurkako epaiketa eta afera ez da bukatu, absoluzioa eman zuen sententziaren kontra fiskalak helegitea jarri duelako. PANNAGHen aurkako epaiketan fiskalak eskatutako zigorrak gogorrak ziren, droga trafikoa leporatuta. Martin Barriusok azaldu duenez, epaiketan argi geratu da elkarte horren xedea eta eguneroko lana, eta horrexegatik, bost akusatuak […]
Legealdi honi dagokion azken udalbatzarra hilaren 30ean egingo dute Barakaldon. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, bertan, besteak beste, EH Bilduren proposamena eztabaidatuko dute: udal horrek Francori 1950ean emandako domina kentzea alegia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen