Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren […]

Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa honetako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150530zeingou.mp3 Deskargatu hemen

San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150529solasfernandogarrido.mp3 Deskargatu hemen

Hala ematen du, eta UPN gobernutik kentzeko hasi dira alderdi eta koalizioen arteko bilerak, Euskalerria irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Mahai baten bueltan bildu dituzte Euskalerria irratikoek aldaketaren gobernua osa lezaketen lau alderdiak, solasaldi interesgarrian. Deigarria da, bestalde, egun hauetan UPNk erakutsitako urduritasuna, eta horren erakusgarri dira azken egunotan egin […]

Azken egunotako gertakariak kontuan hartuta (bonbardaketak eta abar) Kolonbiako bake-prozesua kolokan egon daiteke,  Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarezek kontatu digunez.Manuel Santos presidentearen ondoan dauden zenbait sektoreren interesek bultzatuta. Horrez gain, Peruko egoera eta Montevideon egindako manifestazioa ere komentatu ditu Fakunek Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150528solasfakun.mp3 Deskargatu hemendik.

Egunotan 7 Katu Gaztetxean, Zirika gunean eta Kafe Antzokian izango dira Galiziari buruzko jardunaldiak, ostiral eta larunbatean. Hizkuntzaren bidezidorretan izaneko hitzaldiak zabalduko ditu jardunaldiok, gure kultura kolaboratzaile Alvaro Hilariok kontatu digunez.  Bestalde, larunbatean ere, baina Santurtziko Mamarigako kultur etxean, Kultur eguna ospatuko dute. Datorren astean, aldiz, Alexander Sokurov zinema zikloa […]

Hola ematen du, kontuan hartuta Jon Iñaki Artetxek zenbat berri ekarri digun. Hasteko, Basaurikomik eta Ganorabako Komiki Lehiaketa komentatu du. Gero, Ondarroan izandako “Kartzelako komikiak” erakusketa izan dugu. Donostiako Komikigunearen eta Euskal Irudigile elkartearen ekimenak ere izan ditu hizpide, baita Iruñeko Komiki Saloiaren VI. edizoa ere. Bukatzeko, Getxoko Komiki Azokan […]

1

Lehenengoz Euskal Herrian? Agian bai… Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrenaren harira bertsoz eta koplaz burutu dute Erlantzek eta Apolok gaurko emanaldia, Iosuren trikiaren laguntzarekin… Eta arteetan behialako sasoietara jo dute, “bertsolaritzak eta irratigintzak”elkarrekin egin bidaia luzeari erreparatuta. Unai, Sustrai eta Igorren kronikak ere bertan aurkituko dituzu entzule. Potto atipikoa gaurkoa… […]