Ezagutzen duzue Bizkaiko esklabea (edo barrendegia) den eta ziutate (edo hiri) bakarra den Urduña? Eta bertatik Txarlazora joateko manera? Ba al dakizue otxomaioko jaiek asteburu honetan segitzen dutela? Baduzue Bidelapurrak taldekoek plazaratu duten “Zenbat negar bazterretan” diskoaren berririk? Muskuiluak prestatzen ikasteko jakin-minik bai? Gainontzeko eskaintzak astebururako zertan diren… Zatoz gurekin! Iosu, […]

Berton aldizkariaren 186. zenbakia heldu berri zaigu, eta Lur Mallea zuzendariak azaldu digunez, azalean Miren Zubieta musikaria, irakaslea eta zuzendaria elkarrizketatu dute. Erreportajeetan “Arriagak 125 urte”, eta “Solokoetxe eta kutsadura elektromagnetikoa” izango ditugu irakurgai. Horrez gain, Lur Malleak Mahatserrian ere LOMCEri planto egingo diotela kontatu digu. Eta horiekin batera ohiko […]

Espainiar Futbolarien Elkarteak greba egingo zuela mehatxatu du egunotan, Auzitegi Nazionalak azkenean deialdia bertan behera utziarazi duen arren. Baina horren atzean dagoen gatazka aztertu dugu Luis Guridi gure ekonomia adituarekin. Teorian telebisten eskubideengatik da, baina bere ustez beste arrazoi handi bat dago greba horren atzean, futbolarien fiskalitatea hain zuzen: miloiak […]

Uda gero eta hurbilago, eta gure estudioan gero ta CD meta handiagoa; asteon heavytxo atera zaigu  Sermonds, Hira, Hotzikara, Kartzarot, Anari… beste batzuen artean; Vinilo Tenpore atalean euskal rockak eman duen talde kuttunetako bat gogoratuko dugu: BAP! Bota atxurrreee!!!. (argazkia: Susana Riko). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150514artayorran.mp3 Deskargatu hemen