Lehen orduan musika zeharo desberdinak entzun ditugu: Peret, Fermin Muguruza, Ñico Saquito, Joseba Irazoki, El Pescailla eta Rolling Stonesena hain zuzen. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak The Word Gospel, Pop Staples, Rhiannon Giddens, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150701soinugela.mp3 Deskargatu hemen

Ostiralerik igandera Lekornen Euskal Herria Zuzenean Festibalaren 20. edizioa izango da eta, bertan, musika baino askoz gehiago izango da hiru egun horietan: eztabaidak, antzerkia, dantza, zinea… Festibalaren antzolaketan eta EHKZ kazetako kide Ekhi Erremundegik laguntzaileengan oinarritutako eta logorik gabeko festibal ez hain txiki honen garrantzia azpimarratu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150702solasekierrundegi.mp3 Deskargatu hemen

Atzo eman zuten Eibarreko Udako Ikastaroan, eta bertan zenbait adituk parte hartu zuten eleaniztasuna aztertzeko, baita horrek euskararengan izan dezakeen eragina ere. Ruben Urizar UEUko Hizkuntzalaritzaren sailburuak helburuak, edukiak, metodologia eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150703solasrubenurizar.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteartean Bilboko udalbatzaren osoko bilkura izan zen eta, bertan, hainbat gai mahigainean. Besteak beste, Aitziber baibarriagak EH Bilduk aurkeztu dituen Merkataritza txikia babesteko proposamenak aipatu ditu, gehiegizko ostalaritza negozio berrien eta frankizien ugaritzearen aurrean. Bukatzeko, alkatearen eta zinegotzien soldatak aipatu eta udaltzaingoak Egirleta inguruan cruising (sexu librea) praktikatzen […]