Agendak hala aginduta, ikasturte honetako zuzeneko saioak gaur bukatzen dira. Jakin ezazue Aste Nagusian zuekin izango garela egunero zuzenean jai eremutik eta 97 FMko lagunekin elkarlanean. Gero iraila helduko da eta, horrekin batera, “normaltasuna”. Bien bitartean, mila esker entzule guztiei, mila esker kolaboratzaileei, eta mila esker bereziki Jabi Lauzurikari, emandako […]

Argia astekariaren 2470. zenbakia aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Azaleko gai nagusia ezker abertzalearen 107 herriko taberna eta elkarteen itxiera dugu. Pertsonaia Jule Goikoetxea da, eta Termometroan, Break berak EAJko Javi Carro elkarrizketatu du. Bukatzeko, Subilla-Gasteizko Frackanpadan dagoela probetxatuz, hango giroa komentatu du Unaik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen

Eibar, Baiona, Eibar… aurrera doa UEUko Udako Ikastaroen 43. edizioa. “Jardun” leloa jarri diote eta Jardunaldiek pisu berezia izan dute ikastaro hauetan. Datorren astean, azkena, Iruñeak hartuko ditu hiru ikastaro, eta bitartean, Idoia Torregaraik orain arte egindakoaren inguruan balantze positiboa egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko konpartsek antolatuta, Aste Nagusia baino lehenago motorrak berotzen hasteko jaia da “Konpartsakide eguna”. Goizean bilduko dira Areatzan, eta 12etatik aurrera hainbat ekitaldi: pintxo lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta beste, bazkaria, erromeria, kalejira… Ondo pasatzeko eta Aste Nagusia hasteko gutxiago falta dela gogoratzeko, Eli Carrascosa Algara konpartsako kideak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solaselicarrascosa.mp3 […]

Atzo hasitako azterketari jarraipena emanez, gaur beste galdera batzuk egin dizkiogu Iñaki Urrestarazuri: Zein da Estatu Islamikoaren ideologia? Eta erlijioa? Zein da hedabideen jarrera auzi honetan? Eta bukatzeko, egun Mendebaldeko etsai nagusia Terrorismo islamikoa da, zergatik? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150715solasinakiurrstarazubi.mp3 Deskargatu hemen.

Oraindik ez da amaitu Kukutzako desalojo bortitza eta eraispena jasan zuten lagunen epaitegietako ibilbidea. Otsailean izan zen azken epaiketa eta horren ondoren ebatzitako absoluzioa errekurritu du fiskaltzak. Irailean 19 lagun epaituko dituzte Kukutzaren eraispenaren egunean atxilotu zituztenak hain zuzen. Kukutzarekin elkartasun taldeko Hibai Castrok Kukutzaren egun haiek, errepresioa, epaiketak eta […]

Iragan asteko erreferendumaren emaitzak gorabehera, astelehenean Greziako gobernuak sinatutakoa oso gogorra izan da, murrizketa gehiago egin beharko baitu. Greziaren zorra nondik datorren, Nazioarteko Diru Funtsaren adierazpenak, egoera Grezian, Alemaniaren rola… Horretaz guztiaz hitz egin dugu gaur Luis Guridirekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150715solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Bihar hasiko da Eibarren, jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari, UEUko Udako Ikastaroen baitan. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta, hortik abiatuta, hainbat ideia planteatuko dituzte irakasleek. Egoera ikusita, bertan hizlari ibiliko den Miren Guillok kontatu digunez, holako ikastaroak eta gehiago egin behar da emakumeak, jaietan ere, […]