Txango bat Bernedoko mendietara, Pizza prestatuko dugu, Elbereth taldea entzun, J. Belamunoren “Ukabilak eta loreak” liburua, eta proposamenak: Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, eta Sanferminak. Eta bukatzeko, Agenda. Asteburu on pasa ! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150711zeingouosorik.mp3 Deskargatu hemen

Iaz hasitakoa osatzen ari dira egunotan Baionan, Ane Ablanedoren eskutik. Pedagogia osasuntxuagoaren aldeko apustua egiten du, eta horretarako haurren heziketaren moldeak hankaz gora jarri behar dira. Datozen hilabeteetan jarraituko dute gai honekin, Anek kontatu digun bezala. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150710solasaneablanedoueu.mp3 Deskargatu hemen

Igandeko herri-galdeketan ezetzak (Troikaren politika eta neurrien aurkako ezetza) irabazi ondoren, orain igandera arteko epea ezarri diote Greziari akordio bat lortzeko. Hori gertatu ezean edozein gauza gerta daiteke: dena den, Luis Guridiren ustez zaila izango da Grezia eurotik eta eurogunetik botatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen.