Jabier Muguruzaren lan berria ezagutzeko aukera izan dugu, 14garren lana du. Katalunian grabatu du, zuzenean. Soinujolerekin diskoaren xehetasunak ezagutu ditugu. Saioaren bigarren atalean Pott, Ustela eta Oh Euzkadi literatur aldizkariak izan ditugu hizpide.Beñat Sarasol literatur irakasleak aztertu ditu aldizkariak ‘ Bainaren belaunaldia’ deituriko lanean, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aia Santi […]

Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, kulturaren bidetik ere jo nahi izan dugu gaurko Hizpidea magazinean eta lehenbiziko emakume bertsolariaz ditugun datu apurrak gogora ekarri. Argia astekariaren zuzendari dugun Estitxu Eizagirrek lagundu digu horretan, hil honen 4an “Plazidatik plazara” izeneko hitzaldia eman baitzuen Zizurkilen Plazida Otañori buruz, lehen emakume bertsolariari buruz, alegia. […]