Asteburu honetako proposamen berezia Segurako XXI. Iparra-Hegoa Aste Kulturala izango da. Ibilbidea Goierrin bertan egingo dugu, Zerain herrian hain zuzen. Horretaz aparte, betiko lez, plater bat ( neguko menestra), disko bat ( Amorante proiektuaren “Dogma” kanta Rafa Ruedaren eskutik), liburu bat (Pako Suduperen “Txillardegiren borroka abertzalea”) eta agenda jorratuko ditugu. […]

Gaur saiatu gara sorginen irudi maltzurra gezurtatzen. Editorialean sorginen inguruko kondaira beltza gogora ekarriko dugu. Un cafè amb Clara Garcia atalean, Kataluniako Ebri Knight folk-punk taldeari elkarrizketa egin diogu. S’explica un crim-en, inkisizioaren botereek eta botere zibilek sorginei eginiko tortura motarik ohikoenen gaineko monografiko baten lehenengo partea eskaini dugu. La […]