Gaurko POTTO saioan, martxoaren 12an, eta zapatuarekin batera, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria izan dugu hizpide nagusi. Bertan izan ziren kantuan Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolari-munstroak; saio elegantea osatu zuten 60 lagunen aurrean eta Joxemiel Larrabeitiren aginduetara. Zelan ez, aurreko saioetan lez, agenda-proposamena ERE izan da, bertso-jana dagoen seinale. […]
Eguna: 2016-03-16
Gaurkoan Bilbo Hiria irratian lankide dugun Jabi Zabalarekin mintzatu gara Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeei buruz. Lehen-lehenik, bertan hautagaiak aukeratzeko orduan erabiltzen diren sistemak azaldu dizkigu Jabik: caucusak eta primarioak; horren ostean, 3. Astearte Handia deiturikoan estatuz estatu izan diren emaitzak hartu ditu aipagai, errepublikanoen aldean Donald Trump nagusitu dela eta kubatar […]
