Kepa Altonagaren Darwin geurean liburuaren lehen atalak Charles Darwin, Galapago uharteak eta euskaldun bat lotzen ditu nolabait. Aspaldiko euskaldun hori Leon Uthurburu dugu, Darwinek bezala, Galapago uharteekin zerikusi handia izan zuena, Barkoxeko semea artxipelago horretako uharte txiki baten jabe izatera iritsi baitzen. Herriko semeak deritzan pastoralean haren bizitzaz agertzen diren […]
Eguna: 2016-03-03
Martxoaren 1ean Lore&Josu Billelabeitiagaz geratu ginen Mungian bertan, berenjena beteak eta atuna plantxan garagardogaz ondo bustita afaltzeko; bitartean “Hamen” (Mushroom Pillow-BelakoRekords,2016) labarikera jan gendun! On egin! Elkarrizketa luze-zabala! Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160303artayorran240belako.mp3 Deskargatu hemen
Beste askotan legez, Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiaren programatzailea, hurbildu da Bilbo Hiria irratiaren estudioetara Kafe Antzokian iragan berri diren ekitaldien eta iragatekoak direnen gainean hitz aspertu lasaia egitera. Asteko egun bakoitzean izango diren musikari eta taldeak aurkezteaz batera, haien musikaz apur batean gozatzeko aukera eskaini digu Mikelek. Ekitaldien artean hiru […]
Aizu aldizkariak denetariko artikulu interesgarriak dakartza euskara ikasten ari diren lagunentzat. Gehienbat, euskaldun berriei zuzendua baldin bada ere, artikulu asko eta asko edozein euskaldunentzat interesekoak gertatzen direnez gero, guk sarritan jotzen dugu bertara. Gaurkoan, esaterako, Aizuko lagunek Rolling Stone aldizkariak munduan izan diren musikari onenei buruz eginiko sailkapen moduko bat […]
