Tokikom sariak banatu berri dira eta Hiruka astekariak jaso du azalik onenaren saria udan argitaratutako Txonbo egin gehigarriagatik. Bestetik  “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburuaren gainean berba egingo dute  Koldo Zuazo eta Urtzi Goitik, hilaren 22an, Algortan. Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan egon zen Battitta Boloqui , ostegunean argitaratuko den Hiruka egunkarian […]

Gaurko ekonomia atalean Joseba Barandiaran ekonomialariarekin AEBetako presidente berriak ekonomia alorrean hartuko dituen bideak aztertu ditugu. Kontu asko esan dira hauteskunde kanpaina eta antzerki handia izan da,  ikusi beharko da esandakoak beteko dituen ala ez, Josebak zail ikusten du orain arte dituen merkataritza libreko akordioak ixtea, izan ere azkenean enpresa […]

Karmelo ikastola zaharrari bizia eman ziotela urte bete igaro da. Ospakizunetan ibili dira asteburuan. Bi urte zeramatzan hutsik ikastola zaharrak. Duela urte bete ikastola auzotarrentzat berreskuratu zuten. Urte honetan eginikoa eta etorkizuneko erronkak izan ditugu hizpide Iratirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121-Irati_karmelobizirik.mp3 Deskargatu hemen.  

Azken bi urteetan 760.000 eurotik gora eman ditu mailegutan Koop57 kooperatiba etikoak, eta 400.000 euro baino gehiago dituzte aurrezkitan. Bi kopuruak berdindu nahi dituzte orain, eta, horretarako, bazkidetza kanpaina hasi dute. Egun, 75 bazkidek osatzen dute kooperatiba. Gorka Julio et Liher Gonzalez koop57ko kideak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161121_koop57_erreportaia.mp3 Deskargatu hemen.