Aurrera doa joan Bizkaiko txapelketa, eta zapatuan Leioan izan genuen aukera bertsolarien kantuez gozatzeko. Finalaurrekoen atarian, azken-aurreko kanporaketa izan zuten taulagaineko protagonistek; bertan, Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen garaile, eta seigarren sailkatu zen Joseba Barandiaran potojorrankidea (gaurko Potto saioan bisitari izan dugun laguna). Gaurko Potto-n, bada, Leioako kanporaketa aletu dugu Josu […]

Argia astekariak asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Aste honetako erreportaje nagusia, negoziazio kolektiboan sindikatu eta patronalaren arteko blokeoaren arrazoiak aztertu dituzte. Confebaskek CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Bestetik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge […]

Madrilera begira jarri gara eta azken hilabeteetan gertatutako aztertzeko asmoz Asier Blas politologo eta EHUko irakaslea batu zaigu. Esperotako gertatu dela uste du Asier Blasek, bigarren hauteskundeen ondoren PPk emaitza hobeak eskuratu zituen eta hirugarren hauteskundeak ekiditu ditu PSOEk, beldurrak eraman du PSOE alderdi abstentziora. Murrizketak Europar Batasunak ezartzen ditu […]

1

Ekonomian zenbakien dantza izaten da eta hori argitzeko asmoz Endika Alabort Amundarain ekonomialaria eta EHUko irakaslea batu zaigu Hizpidea magazinera.  Gaurko saioan Hego Euskal Herriko zerga sistemak aurrekontuetan duten eragina aztertu dugu, baita langileen poltsikotan., Azken bi urteko zerga bilketak behera egin dute eta horren arrazoiak azaldu dizkigu Endikak. Batetik […]

Gizakiaren ametsa txorien antzera hegan egitea izan da mundua mundu denetik ia-ia. Eta, lortu ere, lortu duela esan liteke, horretarako hainbat denbora eta bitartekari behar izan baditu ere. Lebitazioa “hegan egiteko” modu horietako bat da, nolabait esan, ezjakinaren begiek maiz egitate magikotzat jotzen dutena. Baina lebitazioa fenomeno fisikoa dugu, bere […]