Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu […]

Interneteko bilatzaile bat erabiltzen dugunean, eguraldiaren iragarpena ikusten dugunean edo Google Mapsen ibilibiderik egokiena bilatzen dugunean, algoritmoak erabiltzen ari gara, oharkabean bada ere. Informazio batetik emaitza jakin batzuk ateratzeko jarraibide multzoa dira algoritmoak, eta eguneroko bizimoduan gero eta aplikazio gehiagotan erabiltzen ditugu, gehienetan horretaz jakitun egon ez arren. (Argazkia: Jamle). […]

Hordago Abante konpartsak 25 urte bete ditu. Ospatzeko moduko urteurrena izanik larunbaterako jaia antolatu dute Hika Ateneoan. Bilboko euskaldun orori zabaldu nahi diote gonbita, konpartsakide, laguntzaile zein aspaldiko Hordagoko kideei. Hausnarketa urtea izan dute eta indarberrituta lanean jarraitzeko asmoa dute. Atzera eta aurrera begira jarri gara Iñigo eta Itsasorekin batera. […]

Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu […]

Giza eskubideak konponbidea bakea izeneko jardunaldiak antolatu ditu Sare euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak, Gasteizen. Amets Martinez Sareko kideak eman dizkigu horien inguruko xehetasunak. Amets Martinezek azaldu duenez, jardunaldien helburua “elkarbizitza sendotzen” jarraitzea da. Kartzela politika da euskal gatazkaren testuinguruan egun existitzen den indarkeria bakarrenetakoa, eta konponbidearen bidea egin behar […]

Neste Ireki Gaiola lembramos a maior tragédia ecológica acontecida na Galiza, temos oco pra actualidade, a agenda cultural  e contamos com tres das diretoras do filme colectivo Visións. Ademais, teremos  duas entrevistas mui esperadas: Familia Caamagno e Sés. Todo coa melhor música do nosso país. Ireki Gaiola honetan Galizian gertaturiko […]

Azaroaren 23an, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berria aurkeztu zuen Kirmen Uribe idazleak, Susa argitaletxearen eskutik. Zenbat Garako kide Xabier Monasteriok lagunduta, Uribek nobelaren nondik-norakoak azaldu zituen, Monasteriorekin solasean. Izen handiena baino, hain ezagunak ez diren jendeen historia kontatzen du Uribek liburu honetan. Hala, Agirre lehendakaria ez ezik, Gezala margolaria eta […]