Literatura hizpide eta adierazpide duen aldizkari berria da Lekore, eta ITU banda literatura taldearen eskutik dator. Aldizkariari buruzko elkarrizketa dakarren bideoa grabatu du Bilbon Topatu gazte proiektu komunikatiboak, aldizkariaren sustatzaileekin. Joan den urtearen amaieran kaleratu zuten 0. zenbakia, eta orain harpidetza kanpaina abiatu dute, gainontzeko zenbakiak ere etxean jasotzeko. Gazte […]
Eguna: 2016-11-07
Gaurkoan Hiruka komunikazioa taldeko Irantzu Sagarminarekin bat egin dugu, Uribe kostako albisteen berri eman digu. Hiru gai aipatu dizkigu batetik Leioan aurreko astean izandako sexu erasoaren ingurukoak ekarri dizkigu.Getxo egun hauetan ospatzen ari diren Iparra galdu barik jardunaldiak eta Erandioko kalezulo gaztetxearen urteurrenaren xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161107irantzusagrminaga.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur abiatuko da COP22 goi bilera Marokon. Bertan Nazioa Batuen erakundeak egokitzen hasi beharko du klima Aldaketaren aurkako Parisko akordioa indarrean jarri ondorengo arkitektura juridikoa. Akordioa nola betaraziko duten adostu beharko dute. Parisen 175 herrialdek sinatu zuten eta orain 72 herrialdek berretsi dute. Akordioaren helburua munduaren berotzea gutxitzea. Iñaki Barcena […]
Ostiralean egin zuen lehen bilera Espainiako gobernu berriak. Bukatutakoan Europako Batasunak ezarritako defiziten mugak bete egingo dituela agindu zuen Iñigo Mendez de Vido bozeramaileak, hau da, %4,6 aurten eta datorren urtean %3,1. Honek aurrekontuetan izango du isla, eta guzti honen inguruan berba egin dugu dugu, Joseba Felix Tobar Arbulurekin, UEUko […]
Zea Mays taldeak Harro izenburuko lana aurkeztu du, taldea sortu eta 19 urte igaro dira. Izan ere, taldeak 20 urte beteko ditu 2017an eta ibilbide luze hori harrotasunez ospatu nahi izan du. Harro daude egin dutenaz, direnaz eta ondoan dituzten lagunak ezinbestekoak dira euren ibilbidean. Zortzigarren lana argitaratzeko taldeak Garden […]
