Behin-behineko emaitzen arabera, Moreno ofizialistak jaso du boto gehien: %39,13. Etzi jakingo dute, behin betiko kontaketarekin batera, bigarren itzulia egin beharko duten ala ez. Fakun Aznarez kazetariak aztertu ditu emaitzak, Herenegun egin zuten bozen lehen itzulia, baina, gutxienez, bihar arte ez dituzte jakinaraziko behin betiko emaitzak, eta litekeena da etzi […]
Eguna: 2017-02-21
Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Iruñean “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa. UEUk NUPekin elkarlanean antolatuko du eta helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea izango da. Ainhoa Latatu IkerGazteko arduraduna izan da gurean. Informazio gehiago: www.ueu.eus/ikergazte https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170221_hizpidea_ainhoa_ikergazte.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten. EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez […]
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Euskaltzaindiak eta Hekimenek bihar “Euskal hedabideak, itun bila”jardunaldia antolatu dute. Alberto Barandiaran izan da gurean Herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteko zuzendaria. Itun hitzak […]
