Gaurko saioan estilo ugari entzun ahal izango ditugu. Hasteko Chuck Prophet gonbidatu dugu gurera eta Hanni El Khatib edo Glass Animals-ekin batera alderdi energetikoena beteko dute, beste aldetik Donovan Woods edo Julie Byrne ere izango dira gurekin soinu lasaiagoekin eta, amaitzeko, Neighbor taldearen perla bat euren azken diskotik. Ondo izan. […]
Hilabetea: otsaila 2017
Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean. Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]
Bilbo omen da euskaldun gehien dituen Euskal Herriko hiria. Horiek guztiek euskarazko hedabide bat edukitzea merezi zutela iritzi zion duela hogei urte Zenbat Gara euskaltzale elkarteak, eta Bilbo Hiria Irratia jarri zuen martxan. Izan ditu gorabeherak bi hamarkada hauetan, baina osasuntsu dago gaur egun, eta hor eusten dio ia erabat […]
Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta […]
Nirvana taldearen lehenengo hit-a izan zen Smells Like Teen Spirit, eta esango genuke euren ibilbide osoko abestirik arrakastatsua ere izan zela. Gaur jorratu dugun kantua, 1991ko Nevermind diskoaren lehenengoa izan zen. Taldeko hiru kideek (Kurt Cobainek, Krist Novoselicek, eta Dave Grohlek) sortua eta Butch Vigek ekoiztua. Ezusteko arrakasta izan zen, […]
Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Bilboko aratusteak gomutan izan ditugu. Indar handiko jaiak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170224_gomutan13.mp3 Deskargatu hemen.
Al programa d’aquesta setmana Albae ens parlarà de la festa de carnestoltes. Tornem a tenir poesia de la mà de Jorga Garralda, qui ens delectarà amb el poeta Joan Salvat Papasseit. Per finalitzar donarem veu al grup Biscaí Hardcore.exe. https://bilbohiria.com/docs2/2017/demicaenmica/170224-demicaenmica-2×08.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetako saioan Albaek inauteriei buruz egingo digu […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Lehenik Altsasuko gazteen egoeraren berri eman digu. 100 egun daramatzate espetxean. “Justiziaren erabilera interesatua dela erakutsi dute azken egun hauetako jarrera eta erabakiek”, azaldu du erreferentzia eginez ustelkeriagatik kalean utzi dituztela atzo bertan . Ostiralero Altsasun egiten dute elkarretaratzea. Jende ugarik […]
Donostiako Egian, Agurainen, Amikuzen eta beste hainbat herritan, paradigma berria ari dela zabaltzen uste du Pello Zubiriak: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Azaleko gai nagusia dugu da, horrela jaso dute azalean “ Zuk uste baino gehiagorekin egin dezakezu euskaraz” . Bestelako gaiak ere aurreratu […]
Gaurkoan Phyisis versus Nomos taldea ezagutu dugu. Proiektu berezia dugu hau, izen honen atzean Beñat Antxustegi dugu. Folk psikodelikoa’ izan daiteke Physis versus Nomos definitzeko izen egokiena. 2016an hirugarren lana kaleratu zuen “ Saudade E fatal 2” izenekoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170224-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.
